XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

5. Eraso gehiago egiteari aurre hartzeko eta horiek egin dituztenak edo oraindik egin ditzaketenak zigorrik gabe geratzea galerazteko xedez, indarkeria erauzteko jaurlaritzaren eta epai-agintaritza ezberdinen arteko nazioarteko elkarlaguntza ezinbestekoa dela sinistuta gaudela ematen dugu aditzera; elkarlaguntza horrek nazioarteko harremanak araupetzen dituzten sortarauen eta giza-eskubideekiko begirunearen arauerakoa izan beharko bait du.

6. Indarkeriaren erasoen aurka egin beharrekoa den Legezko Erresumaren aldezpena legeei eta orohar giza-eskubideei begirunerik hertsiena izanezkoa izan dadineko ardura izateko hitza ematen dugu, era guztietako indarkeria gaitzesten dugun sendotasun beraz, sortarau horiek zapaldu daitezkeeneko jazoerak ere salatzeko eskubidearen jabetzat bait dauzkagu gure buruak.

7. Demokraziazko eta estatutu-bideak gehiengoz aukeratu ditugunon eta indarkeriaz baliatzeari darraiotenen artean gure gizartean izan den etena, indarkeria utzi izanaren ondorioz, eta beste inola ez, bereoneratuko denez, oraindik horretaz baliatzeari darraiotenei honako dei hau egiten diegu: beren herriko gehiengoaren nahiari arreta eginez, hori politika-ekintzarako tresna gisa erabiltzeari utzi eta, gehiengoz onartutako bideak erabiliz, euskal gizartean askok dituzten nahiei erantzun emateko tresnarik egokienak elkarrekin bilatzeko lanera etorri daitezela.

8. Halaber, legebiltzar-ordezkotzaren jabe izan arren, horri datxezkon eskubide eta betebeharrak egiteratzen ez dituztenei ere dei egiten diegu, gainontzeko politika-indarrak bezalaxe, iraskunde-mailako erantzunbeharrez jabetu daitezen eta euren politikazko ikusmoldeen alde irakunde horietatik joka dezaten. Alde horretatik, demokrazia bidez aditzera emandako politika-pentsakera guztiak bidezkoak direlako, Legebiltzarra da horiek aldezteko eta, hala behar izanez gero, edozein eskabide legezko antolakuntzan sartzeko eremua.